Matazak askatzeko eta barru-barrutik adierazteko txokoa

Yolanda Larreategui Duralde naiz. Markina-Xemeinen jaio nintzen 1979an eta hantxe bizi naiz nire familiarekin.

Lehen Hezkuntzako irakaslea  naiz bokazioz eta ofizioz, eta idaztea maite-maite dut.

Helduentzako ipuinak ere idazten ditudan arren, haur eta gazteentzako ipuinak asmatzen eta sortzen gozatzen dut batez ere, haien begiradatik mundua nolakoa den aztertu eta nire barruko haurrarekin konektatu dezakeedalako.

Euskaratik, euskaraz eta euskararengatik idaztea da nire ikurritzetako bat. Besteak, zeuek aurkituko dituzue!

Ongi etorri, gu guztion txokora!