Inurritegia

Amona Luperen etxeko lorategian inurritegi bat zegoen. Lurrezko mendi handi bat zen, gure gerrirainokoa edo. Umeok debekatuta geneukan haren inguruan jolastea. Aldiro-aldiro, kare-bizi palakadak botatzen zizkion gainetik, eta inurritegian sufrimendua eta heriotza sortzen bazituen ere, denbora batera berpiztu egiten zen. Erregina akabatu ez duen seinale, azaldu zidan amona Lupek.  Nik Pacaya sumendia zela imajinatzen nuen.

Read more »

Zanka

Beruna bera baino astunagoa izaten ari zen egun hartan, denen harridurarako, hiriko euli guztiek beren hegaldia pausatzea deliberatu zuten.

Read more »

Telefono-deia

Neguak hiria gogorki zartatu zuela iruditu zitzaion D’Etxart jaunari antzigarrez estalitako jauregiko lorategietatik igarotzerakoan. Maiztutako artilezko beroki grisaren lepoa altxatu zuen, orduan, eta feltrozko kapela beltza buruan moldatu; haize hotzak halako hozkirria sortua baitzion bizkarrean gorputz mehar eta makal hari.

Read more »